San Joan 2014 - 05

San Juan bezpera 2014

San Bizente elizako erretore Felix Garitanok zuhaitza bedeinkatu ahala hasi da euria, baina urak ez du ekitaldia eten: alkateak, udal zinegotziek eta Goizaldiko dantzariek Soka Dantza eta Esku Dantza dantzatu dituzte, Udal Txistulari bandaren doinupean eta donostiar askoren begiradapean, San Joan bezperan ohitura den bezala.

Balio sinboliko handiko dantza da, non udal agintariek beren burua herritarren aurrean aurkeztu eta duten boterea haiengandik jaso dutela adierazten dieten. Hasteko, Alkate Soinuaren airean, plazari buelta eman diote alkateak eta zinegotziek, eta jarraian, alkateak berak aukeratutako dantzariari pasa dio eskua eta orduantxe hasi da benetako Esku Dantza. Zuhaitzari su emanez amaituko dute ekitaldia, eta jende asko gerturatu da, tradizioa segituz, azal zati baten eske.

Iturria: Gaur

Irutxuloko Hitzan eta Diario Vascon ere.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>