Category Archives: Uncategorized

Zurea al da boleto sariduna?

Goizaldi Dantza Taldeko boletoak erosi al dituzu? Dagoeneko baditugu zenbaki saridunak!

Euskal Produktu sortaren zenbakia (boleto horia): 841-a!

Donostiako Kaskazuri Jatetxean bi pertsonentzako otorduaren zenbakia (boleto arrosa): 205-a!

Zorionak Irabazleei!

Saria jasotzeko, irabazleek Goizaldi Dantza Taldeko egoitzara deitu beharko dute (943 44 61 77) astelehen edo asteartean arratsaldeko 20:30etatik 21:30etara.

Estreinoz

1948ko otsailaren 2an hasi zen oinez, edo dantzan, hobe esanda, gure tradizioa herrian eta munduan zabaldu duen talde hau. Orain, 2013an, lekukoa hartu dugunok ongi eutsi diogu aurretik egindako lanari, ibilbidea jarraitzeko asmoz, etxean, eta urrutiko beste etxeetan generazio berriek ere ez dezaten ahaztu zer garen eta nondik gatozen. Baina mundua, geroz eta txikiagoa izanik, handitu egin zaigu. Izan ere, sarean egon beharra daukagu munduan egon nahi badugu. Hemen ere, gure lana jarraituko dugu. 65.urteurreneko opari bezala datorkigu Goizaldi Dantza Taldeko web orri berri hau. Taldeko gaurkotasunaren berri emango dizuegu eszenatoki berri honetara hurbiltzen zaretenei. Zorionak Goizaldi eta ongi etorri guztiei!

DantzanBizi-ha

Babestu dantzan.com

Agur t’erdi:

Dantzan.com-en aldeko babes gutuna sinatu zenutenoi bidali zaizue mezu hau. Duela egun gutxi abiatu dugun ekimen berria aurkeztera gatoz: dantzan.com-en aldeko babesle kuotak.

Duela hilabete batzuk dantzan.com martxan jarri ahal izan bazen ere, honen jarraipena ez dago inola ere ziurtatua. Ahaleginak ahalegin, diru-iturriak murriztu dira, eta egoera honen aurrean, dantzan.com-en aldeko babes taldekook beharrezkotzat jo dugu gure babesa ekonomikoa ere izan dadin urratsa ematea.

Gurekin bat baldin bazatoz, zuk ere babestu dezakezu dantzan.com. Ondorengo loturetan aurkituko dituzu azalpenak eta bidea:

http://www.dantzan.com/albisteak/nik-ere-babesten-dut-dantzan-com

http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan/nik-ere-dantzancom-babesten-dut

Eta lagun iezaguzu deialdi hau zabaltzen. Guztion artean bizirik mantentzea lortuko dugu.

Aldez aurretik, eskerrik asko berriz ere zure laguntzagatik.

Bizi dantzan!! Dantzan bizi!!

dantzan.com-en aldeko babes taldea

http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan