Bitxikeriak

Bitxikeri gehienak ezagutu zituen GOIZALDIk diktadurako garaietan. Horren lekuko 1962 eta 1963. urteetan Pragara joateko taldeak jaso zuen ezetza. Azkenik, urte bete beranduago egin zuen GOIZALDIk Pragarako bidaia. Bidaiatik bueltan idatzitako eskutitzean honela dio taldeko lehendakariak:

” En definitiva, en San Sebastián, nos han recibido como a verdaderos triunfadores ya que es una cosa inédita hacer un viaje a un País socialista y francamente, GOIZALDI, ha sido la primera Entidad española que oficialmente ha visitado su País.”

Urte luzez jasan behar izan zuen taldeak administrazioaren debekuak eta zigorrak. Garai hartako zuzendaritzan zeuden GOIZALDIko bi kide espetxeratu zituzten aktuazio batean buruzagiaren makilak gorri, txuri eta berde koloretako zintak zituelako. 1975. urtean Gipuzkoako Gobernadore Zibilak 100.000 pezetako isuna jarri zion GOIZALDIko lehendakari Jose Inazio Montes Astigarragari aktuazio batean dantzatzeari uko egiteagatik. Honela dio Gobernadore Zibilak urte horretako irailaren 22an idatzitako eskutitzak:

” Vista la denuncia formulada ante este Gobierno Civil por la Comisaría de Policia, Ciudad, resultan de ella los siguiente hechos: Que, siguiendo las consignas de organizaciones subversivas, el Grupo Goizaldi del que es Vd. encargado, se negó a actuar el día 30 de agosto pasado en la Plaza de la Trinidad de esta Capital. (…)”

Indulto orokor batek libratu zuen Montes Astigarraga 1975. urteko abenduaren 12an.