1949. urtean Paben (Frantzia) egin zuen GOIZALDIk bere lehen agerraldia atzerrian. 50. hamarkada erdialdetik taldearen aktuazioak nabarmen ugaritzen dira Jose Inazio Montes Astigarragaren gidaritzapean. Atzerriko agerraldiak ohiko bilakatu ziren GOIZALDIren urteroko egitarauan. 1949, 1953 eta 1954 Frantzia; 1955 eta 1956 Erresuma Batua (LLangollen); 1958 eta 1959 Italia; 1964 Txekiar Errepublika; 1968 Danimarka; 1969 Austria…
GOIZALDIk hainbat sari jaso ditu parte hartu duen jaialdi eta lehiaketatan. Horien artean Normandian dagoen Gisors hiriko lehen saria, Cacerescoa eta Inglaterrako Yorkshireko bigarren saria… Aipatzekoa da GOIZALDIk Llangolleneko International Musical Eisteddfod jaialdian lortutako arrakasta 1955. urtean hirugarren saria eta urte bat beranduago lehen saria eskuratuz. Violet Alfrod folklorista ezagunak eta Joel Martelek osatzen zuten epaimahaia. Ondoren karta trukaketa mamitsu bat sortu zen Violet Alfrod eta GOIZALDIren artean Ezpata Dantzaren inguruan.
Zenbait pelikulen filmaketan parte hartu zuen GOIZALDIk urte horietan. Pluma al viento (1952), Diez fusiles esperan (1958), Danzas en España (1959), La Reina del Chanteclais (1962). 1983. urtean, talde gisa Estatu Batuetara joateko lehen gonbidapena jaso zuen GOIZALDIk.
1984ko Ipar Karolinako Nazioarteko Jaialdian parte hartu zuen taldeak. Hiru urte beranduago bigarren irteera egin zuen Estatu Batuetara, kasu honetan Idahoko Boisera. Ugariak izan dira taldeak atzerrian egin dituen agerraldiak. GOIZALDIren berri izan duten herrietatik bitxienetariko bat Laponia dugu. 1997. urtean Rovaniemi herrian egiten den Justaiset Jaialdian parte hartzeko aukera izan zuen taldeak.
Aipamen berezia behar du 2000. urtean Argentinan taldeak eginiko bira. Bi astetan zehar, Argentinako euskal etxe garrantzitsuenak bisitatu zituen taldeak. Diasporako euskaldunen harrera gure bihotzetan betirako gelditu da markatuta.
ATZERRIKO AGERRALDIAK |
|
1949 |
Pabe(Frantzia), Frantziako hegoaldeko Nekazaritza Ferian. |
1953 |
Languedoc, Landak eta Gironde (Frantzia). |
1954 |
Gers (Frantzia) |
1955 |
Landak (Frantzia).
Llangollen (Erresuma Batua). Hirugarren saria dantza herrikoien atalean. |
1956 |
Llangollen (Erresuma Batua). Lehen saria dantza herrikoien atalean.
Landak (Frantzia). |
1957 |
Gers (Frantzia). |
1958 |
Landak eta Gironde (Frantzia).
Riviera dei Fiori (Italia). Niza-Cannesko Nazioarteko Folklore Jaialdia (Frantzia). |
1959 |
Landak eta Bretaña (Frantzia).
Messinako Nazioarteko Folklore Jaialdia (Sizilia) |
1960 |
Capbreton (Frantzia).
Caceres (Espainia). Lehen saria bertako lehiaketan. |
1961 |
Gisors (Frantzia). Lehen saria Girorseko Nazioarteko Folklore Jaialdian.
Niza, Cannes, Beaulieu-Sur-Mer eta Capbreton (Frantzia). |
1962 |
Borgosesia-Vercelliako Nazioarteko Folklore Jaialdia (Italia) |
1963 |
Bonn-Erbach (Alemania).
Lyon (Frantzia). |
1964 |
Praga (Txekiar Errepublika)
Bratislava (Eslovakia) |
1965 |
Lefkas (Grezia) |
1966 |
Middlesbrough (Erresuma Batua). Bigarren saria. |
1967 |
Folkestoneko Nazioarteko Folklore Jaialdia (Erresuma Batua).
Le-Havre (Frantzia). |
1968 |
Herning-Kopenhage (Danimarka). |
1969 |
Kremseko Nazioarteko Folklore Jaialdia (Austria). |
1970 |
Nizako Nazioarteko Folklore Jaialdia (Frantzia). |
1971 |
Hoorneko Nazioarteko Folklore Jaialdia (Holanda). |
1972 |
Aseleko Nazioarteko Folklore Jaialdia (Suedia). |
1973 |
Palma (Espainia). |
1974 |
Zagreb-Kroaziako Nazioarteko Folklore Festibala (Jugoslavia). |
1975 |
Municheko Garagardo Festa (Alemania). |
1976 |
Bitburgeko Nazioarteko Jaialdia (Alemania). |
1977 |
Schoten-eko Nazioarteko Folklore Jaialdia (Belgika). |
1978 |
Newcastle-ko Nazioarteko Folklore Jaialdia (Inglaterra). |
1979 |
Mechelen-go Nazioarteko Folklore Jaialdia (Belgika). |
1980 |
Wiesbaden (Alemania). |
1981 |
Bergen-eko Nazioarteko Folklore Jaialdia (Norvegia). |
1982 |
Sidmouth-eko Nazioarteko Folklore Jaialdia (Erresuma Batua). |
1983 |
Dublin-go Nazioarteko Folklore Jaialdia (Ipar Irlanda). |
1984 |
Wiesbaden eta Dormund (Alemania).
Ipar Karolinako Nazioarteko Folklore Jaialdia (E.E.B.B.). |
1985 |
Dormunt eta Dusseldorf (Alemania). |
1986 |
Übersee – Feldwieseko Nazioarteko Folklore Jaialdia (Bavaria). |
1987 |
Boise – Idahoko Euskal Festa (E.E.B.B.)
Newcastleko Nazioarteko Folklore Jaialdia (Inglaterra). |
1988 |
Confolens-eko Nazioarteko Jaialdia, Argia taldearekin batera (Frantzia). |
1989 |
Ludwigstein – Colbeko Nazioarteko Folklore Jaialdia (Alemania). |
1990 |
Berlin (Alemania).
Jelina Gora (Polonia). |
1991 |
Übersee – Feldwieseko Nazioarteko Folklore Jaialdia (Bavaria). |
1996 |
Roccalumera – Messinako Nazioarteko Folklore Jaialdia (Sizilia). |
1997 |
Rovaniemiko Jutajaiset Nazioarteko Folklore Jaialdia (Laponia). |
1998 |
Ankarako AFDAG Nazioarteko Folklore Jaialdia (Turkia). |
1999 |
Gaia Nazioarteko Folklore Jaialdia (Portugal). |
2000 |
Barilocheko Komunitateen Folklore Jaialdia (Argentina).
Buenos Aires, Necochea, Mar del Plata eta Cordoban eginiko dantza bira (Argentina). |